info 1.1 19 diciembre, 2022 Por ikanos taldea 9 1. DIMENTSIOA • GAITASUN-ARLOA1.INFORMAZIOA ETA DATUAK BILATZEA ETA KUDEATZEA2.DIMENTSIOA • GAITASUNA1.1 DATUAK,INFORMAZIOA ETA EDUKI DIGITALAKBILATZEA, IRAGAZTEA ETA HAIETANNABIGATZEAIngurune digitaletan informazio-beharrak artikulatzea, datuak, informazioa eta edukiak bilatzea, horiek eskuratzeko eta haietan nabigatzeko. Bilaketa-estrategia pertsonalak sortzea eta eguneratzea. OINARRIZKOA 1 Oinarrizko maila batean eta orientazioa jasota, hau egin dezaket: •Nire informazio-beharrak identifikatzea; bilaketa errazen bidez, datuak, informazioa eta edukiak aurkitzea ingurune digitaletan.•Datu, informazio eta eduki horiek nola eskuratu aurkitzea eta horien artean nabigatzea.•Bilaketa-estrategia pertsonal errazak identifikatzea. 2 Oinarrizko batean, autonomiaz eta, beharrezkoa bada, orientazio egokia jasota, hau egin dezaket: •Nire informazio-beharrak identifikatzea; bilaketa errazen bidez, datuak, informazioa eta edukiak aurkitzea ingurune digitaletan.•Datu, informazio eta eduki horiek nola eskuratu aurkitzea eta horien artean nabigatzea.•Bilaketa-estrategia pertsonal errazak identifikatzea. TARTEKOA 3 Laguntzarik gabe eta arazo errazakkonpontzeko, hau egin dezaket: •Nire informazio-beharrak azaltzea.•Ingurune digitaletan informazioa, datuak eta edukiak aurkitzeko ondo definitutako ohiko bilaketak egitea.•Azaltzea nola eskuratu eta nola nabigatu haietan.•Ondo definitutako ohiko bilaketa-estrategia pertsonalak azaltzea. 4 Modu independentean, nire beharren arabera, eta arazo zehatzak eta ezohikoak konpontzeko, hau egin dezaket: •Informazio-beharrak azaltzea.•Ingurune digitaletan datuen, informazioen eta edukien bilaketak antolatzea.•Datu, informazio eta eduki horiek nola eskuratzen diren eta haietan nola nabigatzen den deskribatzea.•Bilaketa-estrategia pertsonalak antolatzea. AURRERATUA 5 Beste pertsona batzuk orientatzeaz gainera, hau egin dezaket: •Informazio-beharrei erantzutea.•Datuak, informazioak eta edukiak lortzeko bilaketak egitea eta haietan nabigatzea.•Datu, informazio eta eduki horiek nola eskuratu eta horietan nola nabigatu erakustea.•Bilaketa-estrategia pertsonalak proposatzea. 6 Maila aurreratuan, nire eta besteen beharren arabera eta testuinguru konplexuetan, hau egin dezaket: •Informazio-beharrak baloratzea.•Nire bilaketa-estrategia egokitzea, datu, informazio eta eduki egokienak aurkitzeko eta horietan nabigatzeko.•Datu, informazio eta eduki egokienak nola eskuratu eta horietan nabigatu erakustea.•Hainbat bilaketa-estrategia pertsonal proposatzea. OSO ESPEZIALIZATUA 7 Maila oso espezializatuan, hau egin dezaket: •Konponbideak planteatzea, datuen, informazioen eta eduki digitalen nabigazioari, bilaketari eta iragazketari lotutako definizio gutxiko arazo konplexuak konpontzeko.•Nire ezagutzak erabiltzea, jardun eta ezagutza profesionalean laguntzeko eta beste batzuk orientatzeko, datuen, informazioen eta eduki digitalen nabigazioan, bilaketan eta iragazketan. 8 Mailarik aurreratuen eta espezializatuenean, hau egin dezaket: •Irtenbideak planteatzea, datuen, informazioen eta eduki digitalen nabigazioari, bilaketari eta iragazketari lotutako arazo konplexuak konpontzeko, non askotariko faktoreak elkarreraginean dauden.•Sektorerako ideia eta prozesu berriak proposatzea. 3. DIMENTSIOA • GAITASUN-MAILA 10 5. DIMENTSIOA • ERABILERA-ADIBIDEAK OINARRIZKOA 1 LAN-ARLOAN: Lana bilatzeko prozesuaLaneko orientatzaile baten laguntzaz:•Gai naiz zerrenda batean lana bilatzen lagun diezadaketen enplegu-atariak identifikatzeko.•Gai naiz enplegu-atari horiek aurkitzeko nire telefono adimendunaren aplikazioen dendan, baita haietara sartu eta nabigatu ere.•Gai naiz ere niretzat baliagarriak diren gako-hitzak identifikatzeko, lan-aukerak dituen blog batean lana bilatzeko gako-hitz generikoen zerrenda batean. HEZKUNTZA-ARLOAN: Gai jakin bati buruz kolan txiki bat egiteaNire irakaslearen laguntzaz•Gai naiz nire testu-liburu digitalean zerrenda batean webguneak, blogak eta datu-base digitalak identifikatzeko, nire lanaren gaiari buruzko informazioa bilatzeko.•Gai naiz nire lanaren gaiari buruzko informazioa identifikatzeko webgune, blog eta datu-base digital horietan, baita horietara sartu eta nabigatu ere.•Gai naiz nire lanerako informazioa bilatzeari begira baliagarriak diren gako-hitz generikoak eta etiketak identifikatzeko, nire testu-liburu digitaleko zerrenda batean. 4. DIMENTSIOA • EZAGUTZA, TREBETASUN ETA JARREREN ADIBIDEAK EZAGUTZA 1.Badaki bilaketaren emaitzetan agertzen diren lineako edukietako batzuk agian ez direla sarrera librekoak edo doakoak izango, eta kuota bat ordaintzea edo zerbitzu batean harpidetzea eska dezaketela horiek eskuratu ahal izateko.2.Badaki diru-kosturik gabe pertsonen eskura dauden lineako edukiak publizitatearekin edo erabiltzailearen datuen salmentarekin ordaintzen direla.3.Badaki bilaketen emaitzak, sare sozialetako jarduera-fluxuak eta Interneteko edukien gomendioak hainbat faktoreren eraginpean daudela. Faktore horien artean daude erabilitako bilaketa-terminoak, testuingurua (adibidez, kokapen geografikoa), gailua (adibidez, ordenagailu eramangarri bat edo telefono mugikor bat), tokiko araudia (batzuetan zer erakutsi daitekeen eta zer ez zehazten duena), beste erabiltzaile batzuen portaera (adibidez, joera-bilaketak edo gomendioak) eta erabiltzaileak Interneten izandako aurreko portaera.4.Badaki bilatzaileek, sare sozialek eta eduki-plataformek AAren algoritmoak erabiltzen dituztela erabiltzaile indibidualari egokitutako erantzunak sortzeko (adibidez, pertsonek antzeko emaitzak edo edukiak ikusten jarraitzen dute). Horri, askotan, “pertsonalizazioa” esaten zaio. (AA)5.Badaki AAren algoritmoek pertsonentzat ikusgarriak edo ulerterrazak ez izateko moduan funtzionatzen dutela. Horri askotan “kutxa beltza” esaten zaio, erabakiak hartzeko unean, ezinezkoa baita jakitea algoritmo batek nola eta zergatik egiten dituen iradokizun edo iragarpen espezifiko batzuk. (AA) TREBETASUNAK 6.Aukeratu dezake bere informazio-beharretara gehien egokitzen den bilaketa-motorra; izan ere, bilaketa- motor desberdinek emaitza desberdinak eskain ditzakete, baita kontsulta berean ere.7.Badaki bilaketaren emaitzak nola hobetu bilaketa-motor baten funtzio aurreratuak erabiliz (adibidez, esaldi zehatza, hizkuntza, eskualdea, azken eguneratzearen data zehaztuz).8.Badaki bilaketa kontsultak egiten, elkarrizketa-agente edo bozgorailu adimendunekin (adibidez, Siri, Alexa, Cortana, Google Assistant) ari denean nahi duen emaitza lortzeko; badaki, adibidez, sistemak behar bezala erantzun ahal izateko, kontsultak zalantzarik gabe eta argi eta garbi adierazi behar direla, sistemak erantzun ahal izan dezan. (AA)9.Gai da aurkeztutako informazioa erabiltzeko hiperesteka moduan, modu ez-testualean (adibidez, fluxu-diagramak, ezagutza-mapak) eta irudikapen dinamikoetan (adibidez, datuak).10.Bilaketa-metodo eraginkorrak garatzen ditu, helburu pertsonaletarako (adibidez, film ezagunenen zerrenda kontsultatzeko) eta profesionaletarako (adibidez, laneko iragarki egokiak aurkitzeko).11.Badaki nola kudeatu informazio-gainkarga eta “infodemia” (hau da, gaixotasun baten agerraldian informazio faltsua edo engainagarria areagotzea), bilaketa pertsonalerako metodo eta estrategiak egokituz. JARRERAK 12.Nahita saihesten ditu distrakzioak, eta gehiegizko informazioa saihesten ahalegintzen da, informazio, datu eta edukietara sartzean eta haien artean nabigatzean.13.Baloratzen ditu bilaketen pribatutasuna eta pertsonen beste eskubide batzuk babesteko diseinatutako tresnak (adibidez, DuckDuckGo eta horren pareko nabigatzaileak).14.Neurtzen ditu AAn oinarritutako bilaketa-motorrak erabiltzearen onurak eta desabantailak (adibidez, pertsonei informazioa aurkitzen lagun diezaieketen arren, haien pribatutasuna eta datu pertsonalak arriskuan jar ditzakete, edo erabiltzailea merkataritza-interesen mende jarri). (AA)15.Kezkatuta dago lineako informazio eta eduki asko desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak ez direlako, adibidez, webgune baten edukia ozen irakurtzeko pantaila irakurtzeko teknologien mende dauden pertsonen kasua (ID). BERRIA 2.2AN