IKANOS proiektuaren zuzendariak, Ana Isabel Vitóricak, ‘Eraldaketa digitalaren erronka pertsona eta profesionalengan’ hitzaldia eskaini du
Laugarren edizioko leloari jarraiki, ‘Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka‘ gaiaren inguruan aritu dira ostegun honetan Hernaniko Orona-Ideon Enpresarean Azokan parte hartu duten enpresetako ordekariek eta adituek, «askotariko errealitate eta ikuspegiekin» betiere.
Azokaren laugarren edizioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, SPRI Taldearen, Hernaniko Udalaren, Laboral Kutxaren eta Orona Fundazioaren babesa izan du.