Competencias Digitales en Euskadi
DigComp 2.2ren euskarazko bertsioa eskuragarri dago kontsultatzeko eta deskargatzeko. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, Ikanos ekimenaren barruan, Gaitasun Digitalen Europako Esparrua argitaratu du euskarazko 2.2 bertsioan.
2022ko apirilean, Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC), Europako Batzordearen zientzia- eta ezagutza-zerbitzuak, esparruaren 2.2 bertsioa argitaratu zuen. Azkarrago zabaltzeko, JRCk aukera eskaini zuen eta hainbat erakundek itzulpenak egin dituzte Europako hizkuntza desberdinetan. Gaztelaniaz «Somos Digital» elkarteak egin du
Argitalpenak bi zati ditu: DigComp 2.2 esparru integratuaren berrikuspena eta DigComp-erako dagoen erreferentzia-materialaren panoramika eskaintzen duen bigarren zatia: aurretik argitaratutako argitalpenak eta erreferentziak. DigComp 2.2 esparru integratuak 250 adibide berri baino gehiago eskaintzen ditu, teknologia digitalekin modu fidagarrian, kritikoan eta seguruan erlazionatzen laguntzen dieten ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak aplikatzeko, baita teknologia berriekin eta sortzen ari direnekin ere, hala nola adimen artifizialak bultzatutako sistemekin (IA)