Nola egin dezaketen aurrera euskal enpresek Gaitasun Digitalen Europako Urtean

Europako Parlamentuak Gaitasunen Europako Urtea izendatu du, profesionalak birziklatzera eta hobetzera areago bideratutako pentsamoldea sustatzeko asmoz. Hala, Europako enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi da, batez ere enpresa txiki eta ertainena, trantsizio bikoitzaren —digitalaren eta ekologikoaren— potentzial guztia modu sozialki bidezko, inklusibo eta ekitatiboan aprobetxatzeko.

Eraldaketa digitalak aldaketak dakartza berekin: lan egiteko modu berriak, zeregin berriak, trebetasun berriak behar izatea eta beste trebetasun batzuk desagertzea. Testuinguru horretan, erakundeek beren lan-ingurunea eta beren giza baliabideen antolaketa egokitu behar dituzte, beren bilakaera digitalizazio-prozesuetara egokitzeko eta garapena optimizatzeko.

Doitze hori egiteko metodo erabilgarriak ezagutzea eta euskal enpresentzat zer erraztasun dauden jakitea lagungarria izan daiteke arlo horretako erabakiak hartzeko.

Helburua

Ekitaldi honen helburua da euskal enpresei laguntza ematea beren langileen gaitasun digitalak hobetu ditzaten eta hobekuntza hori eraldaketa teknologiko-digitaleko estrategiara egokitu dezaten:

  • Parte-hartzaileak gaitasun digitalen garrantziaz kontzientziatzea eta ulertaraztea gaitasun horiek berrikuntzan eta laneko produktibitatean eragin positiboa izan dezaketela.
  • Gaitasun digital garrantzitsuei buruz gogoeta egin eta haien hobekuntza nola aktibatu hausnartzeko esparru praktiko bat ematea parte-hartzaileei.
  • Eusko Jaurlaritzak enpresa-sarearen gaitasun digitalak bultzatzeko ematen duen laguntza ezagutaraztea.

Programa

9:30-9:40 Irekiera instituzionala: Estíbaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena.

9:40-10:20 Europako ikuspegia gaitasun digitalen garapenaren eta ziurtapenen arloan: César Herrero, ikertzaile zientifikoa (European Commission – JRC)

10:20-10:30 Gaitasun eta trebetasun digitalak garatzeko entrenamendu-guneak: Tomás Iriondo, GAIAko zuzendari nagusia

10:30-11:00 DDESMA-SPRIren gaitasun digitaletako programak eta zerbitzuak: Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena.

11:30-12:30 Jardunbide egokiak

Giza baliabideen estrategia digitala: Ana Isabel Vitorica (Eusko Jaurlaritza) eta Iratxe Acha (Eika)
Sentsibilizazioa eta trebakuntza: José Miguel Viedma (Mondragon Corporation), Imanol Terán eta Susi Rodriguez (Elurnet)
Laguntzea eta akreditatzea: Celeste Cuneo (Iris Chains) eta Leire Bastida (Tecnalia)