Competencias Digitales en Euskadi
DigComp esparru zehatz ba da, Europako herritarren konpetentzia digitala garatzeko. Esparruak ingurune digitaletan prestatuta egoteko beharrezko trebetasun guztien deskribapen zehatza da, eta ezagutzan, trebetasunetan eta jarreretan oinarritutako terminoetan deskribatzen ditu, eta konpetentzia bakoitzaren barruko mailak zehazten ditu.
Bideografia DigCompi buruz:
Ikanos profil digitalaren bertsio desberdinek informazioa eskaintzen dute Europako DIGCOMP esparruko 21 konpetentzietako bakoitzari buruz, eta bere helburua da oinarri izatea aholkularitza lanetarako, prestakuntzako ibilbideak diseinatzeko, lanpostuak ebaluatzeko eta eraldaketa digitaleko planak egiteko.
Ikaskuntzaren ingurune pertsonala (ingelesez PLE: Personal Learning Environment,) informazio iturrien eta kontaktu pertsonalen multzo bat da (Interneteko 2.0 tresnen bitartez sartzen da horietan), informazio eguneratua, jarduerei buruzko informazioa eta ikaskuntzako esperientziak eskuratzeko.
ikanos egitasmoan, “tresnarik“ egokientzat jotzen da etengabeko egokitzapen profesionala eguneratzeko.